XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nobela bat idazteko prozesua

Duda izpirik gabe, originaltasun handiko idazlea izango zara, eta zure ideia zoragarriak adierazteko nobela bat idazteko irrikitzen egongo zara.

Baina saiatu zaren bakoitzean ziurraski arazo berberarekin topo egingo zenuen, hau da, bizitza erdia hitz egiteko modua baino ez da deskribatu eta zerbait kontatzen pasatu beharrean zuzen-zuzenean harira joatea gustatuko litzaizuke.

Beno, hona hemen zure gustukoa izatea espero dugun ideia bat: Oraintxe bertan zuk nahi adina kapitulu izango duen nobela bat idaztea.

Horretarako, ezinbestekoa da pausu hauei zuzenean atxekitzea:


1. Lehenbizi zailtasun handirik ez duen argumentua asmatu.
2. Oinarrizko ideia garatuta duzunean, bana ezazu kapitulutan.
3. Kapitulu bakoitzean ezin duzu bost lerro baino gehiago idatzi.
4. Idatzita duzunean, patxadaz eta astiro irakur ezazu, zerbait aldatu, kendu edo gehitu nahi baduzu une aproposa baituzu.
5. Garbira pasa ezazu, kapitulu bakoitza orri banatan idatziz.

Baliteke tontakeria dela pentsatzea.

Arrazoi duzu.

Baina oso dibertigarria ere badela ziurtatzen dizugu, eta bestalde, beren burua idazle handitzat dutenak ere harrituta uzten ditu.

Horrez gain, norbaiti opari bereziren bat egin nahi badiozu hona hemen aproposa: Tori zure urtebetetze egun honetan neronek idatzitako nobela bat oparituko dizut, eta bere mahai gainean folio mordoa uzten diozunean jartzen duen aurpegia ikustekoa izanen da, jendea txundituta geratzen baita.

Ondorengo adibide hau irakurtzen hasi aurretik gogoan izan zure adin berbera (gutxi gora-behera) duen norbaitek idatzitakoa dela.

Ohar zaitez kapituluen banaketaz momentu garrantzitsuenak eten eta hurrengo kapituluraino nola luzatzen dituen bertan berreskuratuz irakurlearen interesa mantendu asmoz.

Nobela hau ironia eta umorez ongi hornitutakoa duzu, baina zuk zeure kabuz asmatuko duzunez, baliteke errealistagoa, serioagoa edota bestelakoa izatea.

Daukagun espazioa nahikoa urria denez kapitulu bakoitzari orrialde bana eskaini beharrean markoetan sartu ditugu.